Produktu Ekologikoen Sorta Zabalena Zue Etxetik Etxera

Ekia Ekodenda 1999an jaiotako produktu ekologikoen autozerbitzuko denda da, bezeroei ahalik eta produktu ekologiko sorta handiena eta kalitate onena eskaintzea asmo duena. Lehenak izan ginen era guztietako animalia-elikagai ekologiko nahiz elikagai ekologiko begetalak eskaintzen. Gure nahia kalitatezko produktu ekologikoak eskaintzea zen; bezeroak bere bizi moldearen arabera aukeratzen zituen. Iruñeko Fuente del Hierro kaleko 4.ean ireki genuen gure aurreneko denda.

 

Fuimos los primeros en ofrecer todo tipo de alimentos ecológicos (también carnes y embutidos) y nos propusimos mimar especialmente la sección de productos frescos (hortalizas, verduras y frutas).

 

Ekia Ekodendan era guztietako produktu biologikoak aurki ditzakezue, pestizidarik, ongarri ez-organikorik, koloratzailerik nahiz kontserbagarririk gabe ekoitzi direnak. Horrela, gure elikagaiek bere horretan mantentzen dute beren botere nutritiboa, eta garbia eta ingurunearekiko errespetuzkoa den nekazaritzaren sustapenean parte hartzen dute.

 

Familia osoarendako elikagaiez gain, kosmetika eta higiene pertsonalerako gaiak ere aurki ditzakezue, etxea garbitzeko produktuak, belar-denda eta osagarriak, baratze eta lorategirako produktuak, sukalderako tresneria, liburuak, aldizkariak, oinetakoak… eta askoz gehiago.

 

2010 urtean, produktu ekologikoak gure bezeroetako batzuen etxeetara gehiago hurbiltzeko helburuarekin beste denda bat ireki genuen Iruñetik gertu, Berriozarko Kaleberri kaleko 2.ean. Modu honetan lehendabiziko dendatik urrun zegoen zona batetara iritsi ginen. Bezero askok eskertu zigun hori. Produktu ekologikoak hiriaren inguruko “auzoetara” gerturatuta ingurunearen jasangarritasunerako eta landa garapenerako hain garrantzitsua den nekazaritza ekologikoaren hedapenean hartzen dugu parte.

 

Nahiz eta aurrenekoa baino zertxobait txikiagoa den, mota guztietako produktu ekologikoak aurki daitezke. Aurrenekoaren estiloa du ezberdintasun batzuekin, bertako bezeroen eskarietara egokituta baitago.

 

Orain www.productosecologicosnavarra.com online dendarekin gure azkeneko proiektua proposatzen dizuegu oraindik produktu ekologiko eta anitzen eskaintzatik urrun geratzen zaretenei eta, bilatzen duzuena ez aurkituz gero, gurekin harremanetan jarri eta nahi duzuen hori aurkitzeko ahalegina egingo dugu. Era berean, zuen esanetara gaude elikadurari buruz sor dakizuekeen edonolako zalantza argitzen laguntzeko.

 

Ekodenda Ekia Instalaciones de Pamplona

 

 

Contadores Gratis